20. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 1999. lurzatian, UC 2 Zabalgunea unitatean. Behin betiko onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa betez, argitara ematen da behin betiko onetsi dela Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 1999. lurzatian, Bienvenido Los Arcos Barcok sustatua, 2021eko abuztuaren 23an DeUrbanek idatzia. Hasierako onespenaren iragarkia 2021eko irailaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Behin betiko onespena, berriz, 2021eko abenduaren 23ko osoko bilkuran eman zitzaion.

Hartara, Legegintzako Foru Dekretu horren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, iragarki hau argitaratzen da, eranskin gisa duela aipatutako plan berezia.

Murchanten, 2021eko abenduaren 28an.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2118494