20. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Girgillaoko Udalak, 2022ko urtarrilaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Girgillaoko Udalaren 2022ko plantilla organikoa.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin, erabakiaren iragarki hau argitaratzen da eta espedientea jendaurrean paratzen da, hamabost egun baliodunean, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Etxarren Girgillaon, 2022ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Francisco Javier López de San Román Laño.

Iragarkiaren kodea: L2200861