20. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Xehetasun azterketa UN-6.1 unitatean, UN-6.1 unitatearen eta 2. poligonoko 153. lurzatiaren birpartzelazio proiektua, eta UN-6.1 unitatearen urbanizazio proiektua. Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2021eko abenduaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zituen honako hauek: xehetasun azterketa UN-6.1 unitatean, UN-6.1 unitatearen eta 2. poligonoko 153. lurzatiaren birpartzelazio proiektua, eta UN-6.1 unitatearen urbanizazio proiektua Donezteben. Proiektua Mariano Oteiza Arrechea eta Jon Joseba Oteiza Galain arkitektoek idatzi dute eta sustatzailea Pedro Joxe Martin Mendiburu da.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1, 152. eta 134. artikuluetan xedatuarekin bat (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Donezteben, 2021eko abenduaren 28an.–Alkatea, Leire Ortuoste García.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2200157