20. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 283. lurzatian. Behin betiko onespena

Abaigarko Udalak, 2021eko irailaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Abaigarko 1. poligonoko 283. lurzatiaren xehetasun-azterketa (San Bernardo kalea 2 eta San Bernardo kalea S-P), Pablo Echandi Iriberrik sustatua.

Hasierako onespen hori 2021eko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 23an, eta jendaurrean egon zen hogei egun baliodunean, haren aurkako alegaziorik jaso gabe.

Abaigarko Udalak, 2021eko abenduaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Abaigarko 1. poligonoko 283. lurzatiaren xehetasun-azterketa (San Bernardo kalea 2 eta San Bernardo kalea S-P), Pablo Echandi Iriberrik sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatuarekin bat.

Abaigarren, 2022ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Gorka Alegría Saralegui.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2200501