20. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORELLA

Deialdia, Udaltzaingoko agente lehenaren bi lanpostu betetzeko, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Alkatetzaren 17/2022 Ebazpena.

Kontuan hartuz aurkeztu diren eskabideak Corellako Udaltzaingoko agente lehena izateko lanpostu bat barne igoerako txandan eta beste bat Nafarroako polizia kidego guztietako kideei irekitako igoera txandan, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez, betetzeko prozeduran parte hartzeko, 2021eko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 7koan, argitaratutako deialdiarekin bat etorriz.

Kontuan hartuz Corellako Udaltzaingoko agente lehena izateko lanpostu bat barne igoerako txandan eta beste bat Nafarroako polizia kidego guztietako kideei irekitako igoera txandan, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez, betetzeko deialdiaren 5. oinarria,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Corellako Udaltzaingoko agente lehena izateko lanpostu bat barne igoerako txandan eta beste bat Nafarroako polizia kidego guztietako kideei irekitako igoera txandan, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez, betetzeko prozeduran parte hartzeko onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda hauek onestea, 2021eko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 7koan, argitaratutako deialdiarekin bat etorriz.

Izangai onartuen behin-behineko zerrenda

–Barne igoerako txanda.

1.–ARELLANO PEINADO FRANCISCO JAVIER

2.–MORALES ARTIGAS JOSÉ TOMÁS

3.–NAVARRO IZAL CARLOS

4.–ZAPATERO OCHOA ROBERTO

Baztertuak: Inor ez.

–Igoerako txanda irekia.

1.–ANCIZU MARTÍNEZ DANIEL

2.–CALVO CORNAGO ÁLVARO

3.–ESCUDERO JIMÉNEZ ÁLVARO

4.–VALLÉS GRACIA JOSÉ MANUEL

Baztertuak: Inor ez.

Bigarrena.–Interesdunei hamar egun balioduneko epea ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko da.

Corellan, 2022ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Gorka Garcia Izal.

Iragarkiaren kodea: L2200607