2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Jendaurreko informazioa, aurretiazko administrazio-baimenaren eskaerari eta PEol-725 AC proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpenari buruzkoa. Proiektu horrek AIKO eta ATREO
haize-parkeak hartzen ditu, bakoitza 49,5 MW-ekoa, Zaragozako eta Nafarroako probintzietan.

Proiektuak ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura bete behar du, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.a artikuluak ezartzen duenari jarraikiz.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53.1.a) artikuluan, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. eta 37. artikuluetan eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 124. eta 125. artikuluetan ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen da eskaera hau, PEol-725 AC espedientearen aurretiazko baimen administratiboa eman eta ingurumen inpaktuaren adierazpena egitekoa. Hona espediente horren ezaugarriak:

Eskatzailea: Energía Inagotable de Aiko SL (IFK: B88620786) eta Energía Inagotable de Atreo SL (IFK: B88622360), Forestalia Renovables taldekoak, zeinak egoitza soziala Madrilen baitu (José Ortega y Gasset kalea 20, 2. solairua, 28.006), eta jakinarazpenetarako helbidea, berriz, Zaragozan (Coso kalea 33, 7.a, 50.003); telefonoak 976 308 449 eta 663 484 273 eta helbide elektronikoa: tramitaciones@forestalia.com. Energía Inagotable de Atreo SL merkataritza-sozietateen ordezkaria da.

Eskaeraren xedea: PEol-725 AC proiektuaren aurretiazko administrazio-baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskaera. Proiektu horrek AIKO eta ATREO haize-parkeak hartzen ditu, bakoitza 49,5 MW-ekoa, Zaragozako eta Nafarroako probintzietan.

Organo eskuduna: aurretiazko administrazio baimenaz ebazteko eskumena duen organo substantiboa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusia da. Ingurumen inpaktuaren adierazpena emateko eskumena duen ingurumen arloko organoa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa da.

Tramitazio organoa: Gobernuaren Zaragozako Ordezkariordetzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionala (El Pilar plaza 13, 50071 Zaragoza), eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energiaren Arlo Funtzionalean (Merindadeen plaza, z.g., 31071 Iruña).

Instalazioen deskribapena:

Atreo haize-parkea (Energía Inagotable de Atreo SL), 49,5 MW-ekoa, Castiliscarreko eta Sádabako udal-mugarteetan, Zaragozako probintzian, eta Zarrakazteluko udal-mugartean, Nafarroako probintzian. GE158-5,5 MW-eko 9 haize-sorgailu ditu, 120,9 metroko altuerakoak eta 158 metroko diametroko errotora dutenak.

Aurrekontu zenbatetsia: 40.620.716,55 euro

Aiko haize-parkea (Energía Inagotable de Aiko SL), 49,5 MW-ekoa, Zarrakazteluko udal-mugartean, Nafarroako probintzian, eta Sádabako udal-mugartean, Zaragozako probintzian. GE158-5,5 MW-eko 9 haize-sorgailu ditu, 120,9 metroko altuerakoak eta 158 metroko diametroko errotorea dutenak.

Aurrekontu zenbatetsia: 41.476.881,99 euro.

Energia garraio sarerainoko ebakuazio azpiegitura ez da sartzen eskaera honetan, eta ondotik azaltzen da:

–“SET Alera” azpiestazio elektrikoa (Keneo haize-parkearen espedientean sartua, PEol-722).

–“LAAT 400 kV Nudo Malpica - Nudo Olite” goi tentsioko aireko linea, (Keneo haize-parkearen espedientean sartua, PEol-722).

–“LAAT 400 kV Nudo Olite - SET Castejón” goi tentsioko aireko linearen tartea, (Keneo haize-parkearen espedientean sartua, PEol-722).

–SET Castejón Promotores: (SAT - 11133 espedientean sartua), Nafarroako Foru Komunitateko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuan aurkeztua (Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia).

–SET Castejón Promotores - SET Castejón (REE) aireko linea, 400 kV-ekoa: (5041 espedientean sartua), Nafarroako Foru Komunitateko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuan aurkeztua (Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia).

Haize-parke horiek baimena dute garraio sarean sartzeko, 2021eko martxoaren 4an emana, zehazki Red Eléctrica de España SAren 400 kV-eko Castejón azpiestazio elektrikoan.

Helburua: Energia sortzea merkaturatzeko.

Proiektu honen aurretiazko administrazio baimena onestea eta ingurumen inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura tramitatzea Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eskumena da, eta jendaurreko informazioaren tramitea bete behar dute; hortaz, batera egiten dira proiektuarena eta ingurumen inpaktuaren azterketarena, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aztertu ahal izan daitezen proiektua, ingurumen inpaktuaren azterketa eta, beraz, dokumentu guztiak, teknikoak eta ingurumenari buruzkoak, Gobernuaren Zaragozako Ordezkariordetzako eta Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionalaren bulegoetan edo esteka honetan:

https://www.mptfp.gob.es/portal/delegaciones_gobierno/delegaciones/aragon/proyectos-ci/proyectos.html

Interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezten ahal dituzte, arlo horiei zuzenduak, bai beren erregistro orokorrean, bai Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoaren bidez (https://rec.redsara.es), bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazten diren moduetan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun balioduneko epean.

Ohartarazten da ezen pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta urriaren 1eko 39/1995 Legearen 14. artikuluan identifikatutako bestelako subjektuak behartuak daudela baliabide elektronikoak erabiltzera Administrazio Publikoekin dituzten harremanetan, administrazio prozedura baten edozein tramite egin behar duten aldiro. Hortaz, subjektu horiek jendaurreko informazioaren tramite honen barruan egiten dituzten alegazio guztiak baliabide elektronikoen bidez behar bezala aurkeztu beharko dira nahitaez.

Zaragozan, 2021eko abenduaren 15ean.–Industria eta Energia Arloko zuzendaria, René Gómez López de Munain.

Iragarkiaren kodea: E2117538