2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

2022ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Esako Udalak, 2021eko abenduaren 9an egin osoko bilkura arruntean, 2022rako zerga-tasak erabaki zituen, oinarri hartuz Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. artikuluan lege beraren 64. artikuluari buruz ezarritakoa. Zerga-tasak ondotik zehazten dira, informazio gisa:

–Lurraren kontribuzioa: %0,23 (hobari berriak, ordenantzaren arabera).

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (lizentzia fiskala): 1,4 haztapen indizea.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulaziokoa): tarifa ofiziala. (hobari berriak, ordenantzaren arabera).

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4 (hobari berriak, ordenantzaren arabera).

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

SORTZEALDIA

KOEFIZIENTEA

TASA

20 urte edo hortik gora

0,55

%8

19 urte

0,20

%8

18 urte

0,20

%8

17 urte

0,06

%8

16 urte

0,06

%8

15 urte

0,06

%8

14 urte

0,06

%8

13 urte

0,06

%8

12 urte

0,06

%8

11 urte

0,06

%8

10 urte

0,06

%8

9 urte

0,12

%8

8 urte

0,19

%8

7 urte

0,35

%8

6 urte

0,41

%8

5 urte

0,33

%8

4 urte

0,26

%8

3 urte

0,18

%8

2 urte

0,11

%8

Urtebete

0,13

%8

urtebetetik behera

0,06

%8

2022ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren tasak eta prezio publikoak mantendu eginen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan eskumenak (lege horrek arautzen ditu Toki Araubidearen Oinarriak). Orobat, ohartarazten da erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat aurkez daitekeela hautara, oinarri harturik martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikulua (foru lege horrek arautzen ditu Nafarroako Toki Ogasunak):

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Esan, 2021eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L2117650