2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Ordenantza orokorra, dirulaguntzak ematea arautzen duena. Hasierako onespena
Vianako Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin bilkura arruntean, honako testu hau duen erabakia hartu zuen:
1.–Hasiera batean onestea Vianako Udalaren dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza orokorra.
2.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, ordenantza hau jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuta, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, eragozpen eta oharrak egin ditzaten.
3.–Hasierako onespenaren erabakia behin betiko bilakatuko da, baldin eta inork ez badu erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkezten, deusetan ukatu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritako ondorioetarako.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Vianan, 2021eko abenduaren 17an.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2117879