2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTIKA
6/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Artikako Kontzejuak, 2021eko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 6/2021 aurrekontu-aldaketa.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Artikan, 2021eko abenduaren 16an.–Kontzejuko burua, Cristina Recalde Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2117649