2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Egoitza elektronikoa sortzea

562/2021 Ebazpena, 2021eko abenduaren 16koa, Valtierrako Udaleko alkate udalburuarena, zeinaren bidez Valtierra Udalaren egoitza elektronikoa sortzen baita https://sedeelectronica.valtierra.es helbide elektronikoan; Valtierrako Udala da Interneteko domeinu horren jabea eta egoitzaren titularra.

Manuel Resa Condek, Valtierrako Udaleko alkate naizen honek,

Bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (hizpide du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa), eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure erakundearekin komunikatzeko.

Eta ikusita Alkatetzak esleiturik dituen eskumenak, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Valtierrako Udalaren egoitza elektronikoa sortzea honako helbide elektroniko honetan: https://sedeelectronica.valtierra.es. Valtierrako Udala da Interneteko domeinu horren jabea eta egoitzaren titularra.

Bigarrena.–Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Laugarrena.–Udalaren alor guztiei jakinaraztea, eta argitaratzea Valtierrako Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik hasita.

Bosgarrena.–Valtierrako Udaleko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak.

Seigarrena.–Ebazpen honen berri Udalbatzaren Osoko Bilkurari ematea egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Valtierran, 2021eko abenduaren 17an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2117815