2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko eta kirol ikastaroak egiteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2021eko abenduaren 14ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldatzea Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko eta kirol ikastaroak egiteko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Iragarki honen bidez jendaurrean egoteko hogeita hamar egun balioduneko epearen izapidea betetzen da. Epe horretan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren; halakorik aurkezten ez bada, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.

Sarrigurenen, 2021eko abenduaren 16an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2117805