2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
2022ko zerga-tasak
Untzueko Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:
“Onestea 2022rako zerga-tasak. Hona hemen zehatz-mehatz:
–Lurraren kontribuzioa: %0,40.
–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulazioaren gaineko zerga). Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legea.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,4.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):
- Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedaturikoak izanen dira.
- Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %8ko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.
Erabaki honetan ezarri gabeko karga-tasa, tasa, prezio publiko eta kanonetarako, horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei jarraituko zaie.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Untzuen, 2021eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.
Iragarkiaren kodea: L2117586