2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Untzitibarko Udalak, 2021eko abenduaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2022ko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

2022ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hamabost eguneko epean, herritarrek eta interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork halakorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, diru-sarrerak eta gastuak kapituluka banaturik.

Untzitin, 2021eko abenduaren 15ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Francisco Javier Ibiricu Astráin.

Iragarkiaren kodea: L2117582