2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

2022ko zerga-tasak

Olorizko Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

“Onestea 2022rako zerga-tasak. Hona hemen zehatz-mehatz:

–Lurraren kontribuzioa: %0,30.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulazioaren gaineko zerga): Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,4.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa).

–Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1955 Foru Legean xedaturikoak izanen dira.

–Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %8ko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

Gainerako karga-tasa, tasa, prezio publiko eta kanonak beren horretan geldituko dira, gero batean aldatzen ahalko badira ere, hala behar bada”.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oloritzen, 2021eko abenduaren 16an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L2117717