2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Ordenantza fiskala, arautzen duena eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2021eko abenduaren 14an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Odietako Udalaren ordenantza fiskala, arautzen duena eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraikiz, espedientea jendaurrean jartzen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratuta, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek hura aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Erripan (Odieta), 2021eko abenduaren 14an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2117626