2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Kiroldegiko instalazioen funtzionamendua arautzen duen ordenantza eta 2022rako prezio publikoak. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du Arbizuko kiroldegiko instalazioen funtzionamendua arautzen duen ordenantza, bai eta 2022rako prezio publikoak ere.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arbizun, 2021eko abenduaren 17an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2117826