2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

1/2021 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2021eko abenduaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra aldatzeko 1/2021 espedientea.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aurrekontu-aldaketa behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamaziorik aurkezten ez badu.

Horrenbestez, argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Otsagabian, 2021eko abenduaren 15ean.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2117682