2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2021eko abenduaren 14ko osoko bilkuran hala erabakita, behin betiko onetsi dira Udalaren 2022ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz. Hasierako onespenaren erabakia, 2021eko azaroaren 2koa, 2021eko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 15ean.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 264.558,64 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 42.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak eta prezio publikoak: 9.550 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 215.090,12 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 23.696,39 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 16.292,77 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 571.187,92 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 285.970,47 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 105.492,45 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 179.425,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 300,00 euro.

Gastuak, guztira: 571.187,92 euro.

Arradan (Murillo el Cuende), 2021eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2117475