2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

2022ko lan egutegia

Lanegunen eta egun baliogabeen 2022ko egutegia osatzeko espedientea aztertu, eta Arbizuko Udalaren bulegoetan 2022an izango diren jaiegunen egutegia onesten da aho batez:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko biharamuna.

–Ekainaren 24a: Herriko jaiak.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Jasokunde eguna

–Urriaren 12a: Pilareko Andre Maria.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri egunaren biharamuna.

Era berean, baliogabeak izango dira, 2022. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Bigarrena.–Arbizuko Udaleko administrazioaren lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izango da (217 lanegun), eta honela banatuko da:

1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izango da.

2. Artikulu honetako aurreko apartatuetan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berezia izango baitute.

3. Gainera jaiegun 1 gehiago ezarri da, langile bakoitzak hautatzekoa.

Hirugarrena.–Arbizuko Udaleko Erregistro Orokorra 09:30etik 14:30era arte egongo da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Arbizuko Udalaren web-orri ofizialean, orok jakin dezan.

Arbizu, 2021eko abenduaren 17an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2117820