2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena

«Ikusita ezen, 2021eko irailaren 29ko Alkatetzaren probidentzia bidez, Idazkaritzari eskatu zitzaiola txostena presta zezala Melidako herri-lurretako aprobetxamenduen gaineko udal ordenantzaren prozeduraz eta hari aplikatzen ahal zaion legediaz.

Txosten hori kontuan hartuta, ikusi dira, batetik, Udalaren web atariaren bidez abiarazitako kontsulta publikoaren emaitzak eta, bestetik, udal zerbitzuek herri-lurrak arautzen dituen udal ordenantzaren proiektua, zeinean aintzat hartu baitira Herri-lurren Batzordean jasotako ekarpenak eta idazkariak proiektuaz egindako txostena.

Idazkaritzaren txostena ikusita eta bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.d) eta 49. artikuluetan xedatutakoarekin, Osoko Bilkurak, Alkatetzak proposatuta, honako hau onetsi du

ERABAKIA:

Lehena.–Hasiera batez onestea Melidako Udalaren herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza, espedientean ageri den moduan; jarraian jasotzen da hitzez hitz.

Bigarrena.–Udal ordenantza jendaurrean edukitzea eta interesdunei entzunaldia ematea, hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuta, interesdunek aurkez ditzaten erreklamazioak eta iradokizunak, Udalbatzak ebatziko dituenak. Aipatutako epean ez bada erreklamaziorik edo iradokizunik aurkezten, behin betikoz onetsitzat joko da, Osoko Bilkurak berariazko erabakirik hartu beharrik gabe.

Aldi berean, Udalaren atarian [http://melida.sedelectronica.es] argitaratuko da testua, ukitutako pertsonei entzunaldia emateko eta beste pertsona edo entitate batzuek egiten ahal dituzten ekarpen osagarri guztiak jasotzeko.

Hirugarrena.-Arau hau dela medio eskubide edo interes legitimoak ukitu zaizkien pertsonak elkartu edo ordezkatzeko eratu diren erakundeen edo elkartean iritzia zuzenean jasotzea, elkarteok legeak aitortuak badira eta haien helburua zuzenean loturik badago arauaren xedearekin.

Melidan, 2021eko abenduaren 16an.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2117801