2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Herri-lurretako aprobetxamenduaren zuzeneko adjudikazioa herritarren artean

Txulapaingo Udalak, 2021eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hartutako erabakia kontuan izanik, honako hau jakinarazten du:

Hamabost (15) egun balioduneko epea zabaltzen dela, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Beltzuntzeko eta Usiko familia-unitateek larreetarako herri-loteak eskuratzeko, bat etorriz indarrean dagoen ordenantzarekin eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamenduan ezarritakoarekin.

15 egun balioduneko epea irekitzen da, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskubidea dutela uste dutenek larreen esleipena eska dezaten.

Ezaugarriak:

–Azalera m2:

1. lotea.–Beltzuntze: 40,57 Ha.

2. lotea.–Usi: 143,75 Ha.

–Bazkalekuak:

Aprobetxamendu hau, horretarako egindako balorazio-azterlanaren arabera, zenbateko hauetan baloratu da:

1. lotea (Beltzuntze): 172,79 euro (BEZik gabe); hori da estali beharreko gutxieneko lizitazio-prezioa.

2. lotea (Usi): 143,75 euro (BEZik gabe); hori da estali beharreko gutxieneko lizitazio-prezioa.

Abere-zama onargarria:

ARTZAINTZARAKO EREMUAK

ABERE-ZAMA POTENTZIALA (ALU/larratze garaia)

BELTZUNTZE

4-10

USI

20-30

Eskaerekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

–Ordenantzaren 15. artikuluko baldintzak (erroldatuta egotea).

–Abelburu kopurua egiaztatzeko zerga-eskakizunaren egiaztagiria, eta indarreko araudiak aipatzen duen osasun ziurtagiria (azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea).

Udalak behin-behinekoz eginen du adjudikazioa, gorabehera hauek kontuan harturik, besteak beste:

a) Lehentasuna emanen zaie guztira diru-sarrera txikienak dituzten familia-unitateei.

b) Lurrak adjudikatuko dira bazkan jasan dezaketen abere-zamaren arabera. Lehentasuna izanen dute abeltzaintza ogibide nagusi gisa dutenek.

Behin-behineko adjudikazioa eginik, iragarkia jarriko da entitatearen taulan, eta epe bat emanen da erreklamazioak aurkezteko.

Adierazi epea iragandakoan erreklamaziorik jaso ezean, behin-behineko adjudikazioa behin betikoa izanen da.

Bestelakoetan, toki entitateak aurkeztu diren erreklamazioak ebatziko ditu eta bidezkoa dena erabakiko du behin betiko adjudikazioari buruz.

Herritarrendako zuzeneko adjudikazioaren bidez ez badira herrilarre guztiak adjudikatu, enkante publikoaren bidez adjudikatuko dira.

Markalainen (Txulapain), 2021eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L2117490