2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Ordenantza fiskalen aldaketa. Behin betiko onespena

Etxalarko Udalak, 2021eko buruilaren 23ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal ordenantzetan ezarritako tasa eta prezioen aldaketa (Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala; Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala; Hilerria eta hilobien banaketa arautzen duen ordenantza).

Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2021eko urriaren 8an; aldaketa hori jendaurrean egon da 30 egunez eta ez da erreklamaziorik egon interesdunen aldetik. Ondorioz, tasak eta prezio publikoak behin betikoz onetsitzat ematen dira.

Etxalarren, 2021eko abenduaren 17an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

ERANSKINA

HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Mahaiak eta aulkiak

7,00 euro metro koadro bakoitzeko

Postuak eta barrakak

7,00 euro metro koadro bakoitzeko

Zirkua edo antzeko ikuskizun ibiltaria

160,00 euro egun bakoitzeko

Obretarako edukiontziak

46,00 euro

Kalean egurra pilatzeagatik

46,00 euro

Eremu publikoaren okupazioa (aldamioak, hesiturak, etab.)

46,00 euro

Garabiak jartzea, eremu publikoan:

46,00 euro

Okindegiko sarrera

245,00 euro

AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Hirigintza kontsultak

Udaleko arkitektoaren txostenaren kostua

Hirigintza txostenak, obra baimenak eta lehen erabilpenerako baimenak emateko

Udaleko arkitektoaren txostenaren kostua

HILERRIA ETA HILOBIEN BANAKETA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Hilobien kontzesioa

50,00 euro

Panteoiaren kontzesioa

100,00 euro

Hilobien garbiketa

10,00 euro

Iragarkiaren kodea: L2117729