2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI

2022ko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraikiz, Udalak osoko bilkuran eta aho batez erabaki du:

1.–Onestea 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak:

–Ezartzea %0,17ko karga-tasa hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunentzat.

–Aplikatzea %1,15eko karga-tasa ekonomia-jardueren gaineko zergarako ezarritako kuotan.

–Aplikatzea %3,50eko karga-tasa lizentzia behar duten instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergan.

–Ezartzea %10,00eko karga-tasa hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.

2.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxarrin, 2021eko abenduaren 20an.–Alkatea, José María Odériz Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2117841