2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Aldaketa, Lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren 9. artikuluan. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2021eko urriaren 14ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.

Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 2an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi da eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

“9. artikulua: Lizentziaren titularrek atzera egiten ahalko dute eskatutako obretan, Udalari ukoa idatziz aurkeztuz gero, betiere aipatu lizentzia iraungirik ez badago. Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen egiten bada uko eta obrak hasi gabe badaude, lizentzia emandakoan legokiokeen tasaren %20 ordaindu beharko da. Lizentzia eman eta gero egiten bada uko, tasak osorik ordaindu beharko dira”.

Corellan, 2021eko abenduaren 20an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2117870