2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Aldaketa, Udalaren kultura eta kirol jardueren eta ikastaroen zerbitzua emateko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2021eko irailaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan, kultura eta kirol jardueren eta ikastaroen zerbitzua emateari dagokionez.

Iragarkia 2021eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 5ean, baita Udalaren iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jo da eta ondotik ematen da argitara.

Ondotik testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324., 325. eta 326. artikuluak betez.

KIROL ETA KULTUR JARDUERETARAKO PREZIO PUBLIKOAK

Helduak:

Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 99 euro.

Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 159 euro.

Ikastaroa luzatzen den asteko ordu erdiko frakzio bakoitzeko, honako kuota hau gehituko da: 50 euro.

14 urtera arteko haurrak (14 urtekoak barne) eta erretiratuak tea pentsiodunak:

Ordu bateko ikastaroa (asteko jarduera): 90 euro.

Bi orduko ikastaroa (asteko jarduera): 147 euro.

Ikastaroa luzatzen den asteko ordu erdiko frakzio bakoitzeko, honako kuota hau gehituko da: 40 euro.

Kuota osagarriak:

–Erroldatuta ez daudenek kuota osagarri finko hau ordaindu beharko dute:

  • Haurrak, erretirodunak eta pentsiodunak: 80 euro.
  • Helduak: 120 euro.

–Erroldatuta bai baina udalaren kirol-instalazioetako bonurik ez dutenek, instalazio horietan egitekoak diren kirol jardueretan izena ematen badute, kuota osagarri finko hau ordaindu beharko dute:

  • Haurrak, erretirodunak eta pentsiodunak: 25 euro.
  • Helduak: 50 euro.

Gazolatzen, 2021eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2117624