2. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Ordenantza, udal hilerriaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Beraskoaingo Udalak, 2021eko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Beraskoaingo udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da.

Beraskoainen, 2021eko abenduaren 16an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L2117669