199. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERATEKO KONTZEJUA

Kontzejuaren ordenantza, gizalegezko jokaeren sustapena eta espazio publikoen babesa arautzen dituena Lerateko (Gesalatz) kontzeju-mugartean. Hasierako onespena

Lerateko Kontzejuak, 2022ko irailaren 12an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi du honako ordenantza hau: kontzejuaren ordenantza, Lerateko (Gesalatz) kontzeju-mugartean gizalegezko jokaeren sustapena eta espazio publikoen babesa arautzen dituena.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Leraten, 2022ko irailaren 14an.–Kontzejuko burua, Sagrario Miranda Otín.

Iragarkiaren kodea: L2212457