199. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, mailaz igotzeko oposizio-lehiaketa bidez bete dadin administrari-ofizialaren lanpostua (C maila), txanda murriztuan, udal langileen artean, Gizarte Zerbitzuen Alorreko lanpostu hutsa erreserbatuz

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko irailaren 9an egin bilkuran, deialdi bat onetsi zuen mailaz igotzeko oposizio-lehiaketa bidez bete dadin administrari-ofizialaren lanpostua (C maila), txanda murriztuan, udal langileen artean, Gizarte Zerbitzuen Alorreko lanpostu hutsa erreserbatuz.

Hona hemen deialdiaren:

OINARRIAK

1. oinarria.–Deialdiaren xedea eta arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da mailaz igotzeko oposizio-lehiaketa bidez betetzea administrari-ofizialaren lanpostua (C maila), txanda murriztuan, udal langileen artean, Gizarte Zerbitzuen Alorreko lanpostu hutsa erreserbatuz.

1.2. Deitzen den lanpostu hutsak 35002 zenbakia du plantilla organikoan eta Gizarte Zerbitzuei atxikia dago.

1.3. Egin beharreko hautaprobak gainditu ondoren, deialdi honetako lanpostua betetzeko izendatzen den langilea C maila edo taldean sartuko da, eta uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Ordainsariei buruzko behin-behineko Erregelamenduan eta Zizur Nagusiko Udalean aplikatzeko diren gainerako xedapenetan ezarritako ordainsariak jasoko ditu. Aldi berean, lehen betetzen zuen administrari laguntzailearen lanpostua automatikoki amortizatuko da eta, ondorioz, ez da lanposturik gehituko plantilla organikoan.

1.4. Deialdiko lanpostua betetzeko izendatzen den langileak jasoko ditu Zizur Nagusiko Udalaren plantilla organikoan administrari-ofizialaren lanposturako ezarrita dauden ordainsari eta osagarriak, eta lehen zuen atxikipen esparru berari atxikita geratuko da.

1.5. Maila igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du ezertan aldatuko langileak izendapenaren aurretik zuen funtzionarioen araubide juridikoa. Eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide berari ere eutsiko dio.

1.6. Lanpostuari dagozkion eginkizunak Eginkizunen Eskuliburuan zehaztutakoak izanen dira.

1.7. Administrari-ofizialaren lanpostuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan C mailarako ezarritako ordainsariak izanen ditu. Horretaz gain, onesten diren osagarriak eta/edo, halakorik ez badago, Zizur Nagusiko Udalaren plantilla organikoan lanpostu horretarako ezarrita daudenak.

1.8. Deialdi hau argitaratuko da iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Zizur Nagusiko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

2. oinarria.–Baldintzak eta tasak.

2.1. Hautaprobetan onartuak izateko, izangaiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko langile finko izatea.

b) Administrari laguntzailearen lanpostu baterako izendatua izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea barne igoera honetara aurkeztu baino lehenagoko lanpostuan.

d) Batxilergo titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokideren bat izatea eta administrazio publikoetan 5 urteko antzinatasun onartua duela frogatzea. Titulazioaren betebeharraren ordez, administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasun onartua izatea frogatzen ahalko da.

2.2. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek.

2.3. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautapen prozesuak eta kontratazioak dirauen bitartean ere bete beharko dira.

2.4. Tasen ordainketa.

Azterketa eskubideetarako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalak (2014ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 2koa) ezartzen du 20 euro ordaindu behar direla azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik.

2.5. Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

–Deialdia argitaratzen den egunerako, langabetu gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramatenak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikatutako kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik ez izatea, hilean.

Dagokion enplegu-bulegoak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da.

–Enplegu-eskatzaile gisa izena emanda daudenek egiaztatuko dute Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotearen ziurtagiriaren bidez, eta, horrez gain, ez dute izan beharko lanbide arteko gutxieneko soldata baino errenta handiagorik hilean.

2.6. Deialdi honen II. eranskineko interesdunaren adierazpenaren bidez frogatuko da ez duela lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik hilean. Adierazpen eredua Udaleko bulegoetan eskuratzen ahalko da, edo, bestela, Internet bidez, aurretik aipatu helbidean.

2.7. Tasa horren ordainketa izenduna eta bana-banakoa da, eta eginen da eskudirutan edo transferentziaren bidez, Zizur Nagusiko Udalak banku hauetan dituen kontuetan: Caixabank, ES03 2100.5199.54.2200064878; Nafarroako Rural Kutxa, ES57 3008.0066.81.0702518820, eta Laboral Kutxa, ES43 3035.0200.87.2000790026. Horrelakoetan, ordainagirian datu hauek jarri beharko dira nahitaez:

–Izangaiaren izen-deiturak.

–NANa/IFZ.

–Ordainketa zein kontutan egiten den, haren zenbakia.

–Kontzeptua: oposizioak.

–Deialdiaren xede den lanpostua.

2.8. Azterketa eskubideengatiko tasa ordaindu ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3. oinarria.–Prozedura.

Prozedura izanen da ezartzen dena ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 18.2 artikuluan (Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduari buruzko Foru Dekretua), oposizio-lehiaketa bidezko deialdi publikoa eginez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean oinarriak argitaratuta.

4. oinarria.–Eskabideak.

4.1. Eskabideak Zizur Nagusiko Udalaren erregistroan aurkeztuko dira, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan jasotzen diren bitartekoetako bat erabiliz (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

Eskaera posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, ziurtatu aurretik eta Zizur Nagusiko Udaleko Erregistro Orokorrera igorri aurretik. Haietan, izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela oposizioan parte hartzeko baldintza guzti-guztiak, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

4.2. Eskabideak deialdi honen I. eranskinean adierazitako ereduaren arabera egin beharko dira. Eredu hori Zizur Nagusiko Udalaren bulegoetan eskuratzen ahalko da, edo Internet bidez, bai udalaren web-orrian, bai Nafarroako Aldizkari Ofizialean (I. eranskina), deialdia argitaratzen denean.

4.3. Desgaitasuna izateagatik, beharra duten kasuetan, probak egiteko denboretan eta baliabideetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskaeran, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo baliabideak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean.

4.4. Parte hartzeko I. eranskineko eskabidearekin batera, izangaiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

–Nortasun agiri nazionalaren kopia.

–2.1. a, b eta c) oinarriko baldintzak egiaztatzen dituen ziurtagiria.

–2.1. d) oinarriko baldintza egiaztatzen duen tituluaren kopia.

–Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria edo hori ordaintzetik salbuetsita dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa.

–Alegatutako merezimenduen egiaztagirien kopia.

–Hala badagokio, desgaitasuna duten izangaien probak egiteko denbora eta baliabide egokitzapenei buruzko dokumentazioa.

4.5. Izangaiek helbide elektroniko bat adieraziko dute eskabidean, jakinarazpenak jasotzeko.

4.6. Sartzeko hautaproba kolektiboetan parte hartzeko eskabideak 30 egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori luzaezina izanen da.

5. oinarria.–Izangaien onarpena. Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Zizur Nagusiko Udaleko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak ebazpena emanen du, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak onesteko, zeinak argitaratuko baitira Zizur Nagusiko udaletxeko iragarki-taulan eta udalaren webgunean, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela, adierazita hurrengo hamar egun baliodunen barruan, baztertutako izangaiek erreklamazioak egin ahal izanen dituztela eta, hala badagokio, akatsak zuzendu.

6. oinarria.–Izangaien onarpena. Behin betiko zerrendak.

6.1. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzi ondoren, Zizur Nagusiko Udaleko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onesteko. Zerrendak argitaratuko dira Zizur Nagusiko udaletxeko iragarki-taulan, udalaren web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, deialdi honetako zortzigarren oinarrian aipatzen diren hautaprobak egiteko eguna eta tokia adierazita.

6.2. Izangaiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie itzuliko azterketa egiteko eskubideak.

6.3. Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Izangaiek kontratazioa egiteko deia egiten zaielarik aurkeztu behar duten dokumentazioa aztertutakoan baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdi honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

7. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia.

7.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Epaimahaiburua: Piluka García Castellano, Zizur Nagusiko Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: Jon Gondán Cabrera, Zizur Nagusiko Udaleko alkatea.

1. epaimahaikidea: Margarita Hernández Baigorri, Zizur Nagusiko Udaleko administrari-ofiziala.

Ordezkoa: Isabel Razquin Lizarraga, Zizur Nagusiko Udaleko administrari-ofiziala.

2. epaimahaikidea: M.ª Teresa Artazcoz Oroz, Zizur Nagusiko Udalaren Gizarte Zerbitzuen Alorreko gizarte-langilea/burua.

Ordezkoa: Mercedes Alduan Urdiain, Zizur Nagusiko Udalaren Gizarte Zerbitzuen Alorreko gizarte-langilea.

3. epaimahaikidea: Sandra Urrutia Olleta, Zizur Nagusiko Udaleko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria.

Ordezkoa: Eduardo Roldán Pérez, Zizur Nagusiko Udaleko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkaria.

Epaimahaikide-idazkaria: Cristina Fabo Legarda, Zizur Nagusiko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Isabel Abadía Sanz, Zizur Nagusiko Udaleko administrazio publikoko eta giza baliabideetako teknikaria.

7.2. Hautaproba hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute.

7.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak. Berdinketa gertatuz gero, epaimahaiburuak kalitateko botoa erabil dezake.

7.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatzen ahalko du probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

8. oinarria.–Hautaproben nondik norakoak eta balorazioa.

8.1. Lehiaketaldia. Merezimenduak.

8.1.1. IV. eranskinean aipatutako merezimenduak aurkeztuko dira eskabideak aurkezteko epean.

8.1.2. Aurkeztutako merezimenduak deialdi honen IV. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

Lehiaketaldian 30 puntu lortzen ahalko dira gehienez.

8.1.3. Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ez eta apartatu bakoitzerako baremoan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman ere.

8.1.4. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu lehiatzaileek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

8.1.5. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du Zizur Nagusiko Udalaren iragarki-taulan eta udalaren web-orrian lehiatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bost egun balioduneko epea irekiko du, interesdunek merezimenduen balorazioaren gainean beren eskubidearen alde komeni zaiena alega dezaten.

8.1.6. Aurkeztutako erreklamazioak ebatzitakoan, epaimahaiak parte hartzen duten pertsona guztien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Zizur Nagusiko Udalaren egoitza elektronikoan, udaletxeko iragarki-taulan eta udal web-orrian. Era berean, espediente osoarekin batera, lehiakideen zerrenda igorriko dio, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariari.

8.1.7. Euskararen ezagutza-maila egiaztatzeko probarako deia eginen zaie I. eranskineko eskabide ereduan proba hori egitea eskatu duten izangaiei, deialdiaren VI. eranskineko b) apartatuan ezarritako merezimendua barematzeko.

8.2. Oposizioaldia.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen egintza berean zehaztuko da hautapen prozesuko probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

Oposizioa 2022ko azarotik aurrera hasiko da.

Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko III. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz galdetuko da.

Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

8.3. Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean halakorik eskatu badute.

8.4. Oposizioaldia nola eginen den.

Oinarri hauetan adierazitakoaren arabera eginen da oposizioa.

Oposizioaldian proba bakar bat izanen da, eta bertan baloratuko dira izangaiek lanpostuaren jarduerari buruz dituzten ezagutza teoriko-praktikoak; hona hemen: erantzun anitzeko test motako 40 galderako galdetegi bat (galdera bakoitzak hiru erantzun-aukera izanen ditu), zeinei beste hiru galdera gehituko baitzaizkie, erreserba gisa, lanpostuaren jarduerei buruzko ezagutza orokorrei eta espezifikoei buruzkoak. Erantzun bat baino ez da izanen zuzena, eta gehienez ere 60 minututan egin beharko da. Galderak III. eranskinean azaltzen diren gaiei buruzkoak izanen dira.

Proba honetan 70 puntu lortzen ahalko dira gehienez ere, eta gutxienez 35 puntu lortu beharko dira proba gainditzeko.

Galdera bakoitzak 1,75 puntu balioko du.

Gaizki erantzundako galdera bakoitzak 0,50 puntuko balorazio negatiboa izanen du.

Proben kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, Zizur Nagusiko Udalaren iragarki-taulan eta udalaren web-orrian (deialdiaren aipuan), izangaiek lortutako behin-behineko puntuazioak, eta bost egun naturaleko epea irekiko du interesdunek eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten.

Probaren kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak emaitzak argitaratuko ditu Zizur Nagusiko udaletxeko iragarki-taulan eta udalaren webgunean.

9. oinarria.–Epaimahaiaren proposamena.

9.1. Probak bukatuta, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin batera, udalaren iragarki-taulan eta web-orrian (deialdiaren aipuan).

Gainditu duten izangaien zerrendan, izangaien ordena erabakiko da hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera.

9.2. Era berean, epaimahaiak Zizur Nagusiko Udaleko administrari-ofizialaren lanpostua duen funtzionario izendatzeko proposamena eginen dio deialdia egin duen udalari, puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren alde.

9.3. Proposamena loteslea izanen da deialdia egin duen udalarentzat, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10. oinarria.–Agiriak aurkeztea. Izendapena eta karguaz jabetzea.

10.1. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta 30 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Zizur Nagusiko Udalaren Erregistro Orokorraren bidez:

a) Nortasun agiri nazionala, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea egiaztatzen dituen beste agiri baliokideren bat.

b) Deialdiaren 2.1.d) oinarrian eskatzen den titulua edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

10.2. Izendapena.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasun eta Babeseko zinegotzi ordezkariaren ebazpen baten bidez, Zizur Nagusiko Udaleko funtzionario eta administrari-ofizial izendatuko da oposizioa gainditu duen izangaia.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.3 Jabetza hartzea.

Izangaiak izendapenean zehazten den egunean jabetu beharko du lanpostuaz.

Ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezarritako egunean lanpostua hartzen ez duenak eskubide guztiak galduko ditu.

Hautaprobak gainditu eta deialdiaren xede den lanposturako izendatua izan ondoren, Zizur Nagusiko Udalean sartu eta funtzionario bihurtzen den izangaia Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatuko da eta alta emanen zaio araubide horren babesean, salbu jadanik afiliaturik badago edo Nafarroako Administrazio Publikoetako Eskubide Pasiboen eta Osasun eta Gizarte Laguntzako beste araubide batean izena emana badu; orduan, eta izendatu aurretik, babes araubide horretan segitzea aukeratzen ahal du edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatzea.

11. oinarria.–Datuen babesa.

Identitatea: Zizurko Udala.

Posta helbidea: Erreniega parkea, z.g., 31180 Zizur Nagusia.

Telefonoa: 948 181896.

Datuak babesteko ordezkaria: delegadaprotecciondatos@zizurnagusia.eus.

Xedea: enplegu deialdiak kudeatzea, botere publikoak baliatuz.

Oinarri juridikoa: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.

Datuak gordeko diren denbora: datuak aipatu helburua betetzeko behar den denboran gordeko dira, eta biltegiraturik edukiko dira Udalak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Bestalde, bete beharko dira Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak.

Datuen hartzaileak: datuak epaileei nahiz auzitegiei lagatzen ahal zaizkie, indarrean dagoen legedia betez, eta Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan emanen dira argitara, deialdian adierazi bezala.

Eskubideak: interesdunek eskubidea dute beren datuak ikusteko, akatsik baldin badago haiek zuzentzeko, bai eta, lehenbiziko apartatuan adierazitako helbidera joz, haiek ezabatzeko ere.

Bestetik, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahal dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eskaera-idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001, Madril), edo haren egoitza elektronikoaren bitartez (www.agpd.es).

12. oinarria.–Baliabideak.

Deialdi honen, oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, epaimahaia izendatu duen udal organo dei-egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Zizur Nagusian, 2022ko irailaren 12an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

ERANSKINAK

I. eranskina.–Eskabide eredua (DOC).

II. eranskina.–Errenta-aitorpenaren eredua, lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen ez duena (DOC).

Deskargatu I. eta II. eranskinak dituen agiria (DOC).

III. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. gaia.–6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. Atariko titulua: Xedapen orokorrak. I. Titulua. Nafarroako toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa. Lehenengo kapitulua. Udalerriak. Xedapen orokorrak eta udal antolaketa.

2. gaia.–Estatuaren legedi orokorra, Nafarroako toki-erakundeei aplikatzekoa dena: 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, I. titulua: Xedapen orokorrak; II. titulua: Udala; V. titulua, I. kapitulua: Toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea.

3. gaia.–6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. IX. titulua, I. kapitulua: Nafarroako Toki Administrazioko prozedura eta araubide juridikoa, xedapen orokorrak, erabakiak eta ebazpenak, erregelamenduak, ordenantzak eta bandoak.

4. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. I. titulua. Prozeduran interesdun direnak.

5. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. II. titulua. Administrazio publikoen jarduera. Jarduketa arauak.

6. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. III. titulua. Egintza administratiboak. Administrazio egintzen betebeharrak. Egintzen efikazia.

7. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. IV. titulua. Administrazio prozeduren xedapen orokorrak. Bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta bukaera.

8. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa. II. titulua: Udal zergak.

9. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena. I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Funtzionario publikoak. Hautapena. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Mailak eta graduak.

10. gaia.–Windows 10 sistema eragilea: blokeo-pantaila; mahaigaina eta bere elementuak; "hasi" menua; tresna-barra; jakinarazpenen eremua; mahaigain anitzekin lan egitea; Start Screen; kontrol-panela; sistemaren informazioa aurkitzea; fitxategiak, karpetak eta liburutegiak; erabiltzaile kontuak kudeatzea; Windows 10 pertsonalizatzea.

11. gaia.–Word 2010 testu-prozesadorea: lan eremua; eragiketak dokumentuekin; testuarekin lan egitea; formatua; orrialdearen diseinua; taulak; irudiak; estiloak; loturak txertatu; goiburuak eta orri-oinak lantzea; edukien aurkibidea; ilustrazioak lantzea; korrespondentzia konbinatzea; eremuekin lan egitea; inprimaketaren konfigurazioa.

12. gaia.–Excel 2010 kalkulu-orria: lan eremua; eragiketak liburu eta orriekin; formatuak; eragiketak gelatxoekin eta gelatxo multzoekin; formulak; oinarrizko funtzioak eta aurreratuak; grafikoak; datuekin lan egitea excel-en; plantillak erabili eta sortzea; taula dinamikoak; inprimaketaren konfigurazioa.

13. gaia.–Access 2010 datu basea: Oinarrizko elementuak; taulak; kontsultak; inprimakiak; txostenak; kanpoko datuak estekatzea, inportatzea eta esportatzea.

14. gaia.–Interneti eta posta elektronikoari buruzko kontzeptu oinarrizkoak.

Oharra.–Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

IV. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan eta eremu pribatuan egindako zerbitzuak.

Administrazio publikoetan eta eremu pribatuan, administrari laguntzailearen lanpostuan egindako zerbitzuak baloratzeko, puntu bat emanen zaio, urteko, deialdia argitaratzen den egunean aitortutako antzinatasunari.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

2. Gehienez ere 20 puntu emanen dira a) apartatu honetan.

3. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Administrazio publikoetako langileen kasuan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari dagokionez, egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Euskaraz jakitea.

Euskara jakiteagatik 10 puntu gehituko dira, gehienez, honela banatuak:

1. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 titulua (edo C1 eta C2 goi-mailak) edo B2 mailaren baliokide diren beste titulazio ofizial batzuk (edo goragoko mailak) edukitzeak jasoko du gehienezko balorazioa.

2. Titulazio hori eduki ezean, 7,5 puntu emanen dira B1 maila izateagatik, 5 puntu A2 maila izateagatik, 2,5 puntu A1 maila izateagatik, edo titulazio ofizial baliokideak izateagatik.

Iragarkiaren kodea: L2212285