199. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Ordenantza fiskala, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena

Olaibarko Udalak, 2022ko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Olaibarko eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei jarraikiz, jendaurreko informazioaren izapidean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, haren testu osoa argitaratu beharko da, bat etorriz lege beraren 326. artikuluarekin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Olaibarren, 2022ko ekainaren 30ean.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2212465