199. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Ordenantza, komunikazio inklusiboaren sustapena eta hizkera ez-sexistaren erabilera arautzen dituena. Hasierako onespena

Obanosko Udalak, 2022ko irailaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Komunikazio inklusiboaren sustapena eta hizkera ez-sexistaren erabilera arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, aurretik iragarki hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aipatu epean ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Obanosen, 2022ko irailaren 14an.–Alkatea, Arantxa Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2212467