199. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

ERABAKIA, Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurarena, zeinaren bidez baliozkotzen baita abuztuaren 17ko 3/2022 Foru Lege-dekretua, aldatzen duena apirilaren 13ko 1/2022 Foru Lege-dekretua, zeinaren bidez premiazko neurriak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko.

Nafarroako Parlamentuak, 2022ko irailaren 22an egindako Osoko Bilkuran, baliozkotu zuen abuztuaren 17ko 3/2022 Foru Lege-dekretua, aldatzen duena apirilaren 13ko 1/2022 Foru Lege-dekretua, zeinaren bidez premiazko neurriak hartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko. Foru lege-dekretua 2022ko abuztuaren 26ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta 2022ko irailaren 6ko 95. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Argitara dadin agintzen da, Legebiltzarreko Erregelamenduko 161.6 artikuluan ezarritakoa betez.

Iruñean, 2022ko irailaren 23an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2213174