197. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

2022rako karga-tasak

Ameskoabarrengo Udalak, 2021eko abenduaren 21eko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea ezar edo finka daitezela 2022. urteko karga-tasak:

1. Udalak gaur egun onetsirik dituen ordainarazpenei dagokienez, tributuen karga-tasak eta prezio publikoak ezartzea 2022. urterako, honela:

–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,16.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga edo lizentzia fiskala (2001eko 158. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 31koa, eta abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legea, zeinaren bidez aldatu baitzen 2/1995 Foru Legea eta sartu baitzen g) letra berri bat 150.1 artikuluan).

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5 (2011ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 24koa).

–Gainbalioa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluak –Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea–), %8, aurreikusten diren aukerako hogei urte-tarte guztietarako; jasanaraziko da lurraren balioaren gainean, zerga sortzen den unean, eta legez aurreikusitako koefizienteen arabera.

–Ordenantza fiskala, arautzen dituena uraren zerbitzu integrala emateagatiko tasak (2012ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 29koa).

–Ordenantza fiskala, tasa bat arautzen duena, emateagatik eraikinak lehen aldiz erabiltzeko edo okupatzeko lizentziak, Ameskoabarrengo Udalerrian (2012ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 29koa).

–Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena Ameskoabarrengo Udalak baimenak emateagatik edo jarduera lizentziak emateagatik ingurumena babestearen eta jarduera kaltegabeen alorrean (2007ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 15ekoa).

–Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena agiriak emateagatik eta tramitatzeagatik (2007ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 15ekoa). Berrikustea 7. artikulua, e) letra, obra-lizentziaren eskatzaileei jasanaraztea txosten teknikoaren kostua, salbu uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 192. artikuluko erantzukizunpeko adierazpena behar duten obren kasuan.

–Ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena Udalaren baskula erabiltzeagatik (2001eko 41. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 2koa).

–Ordenantza, prezio publikoak arautzen dituena Ameskoabarrengo Udalak zerbitzuak emateagatik edo udal jarduerak egiteagatik (2021eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 5ekoa).

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko dena Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Nolanahi ere, aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2022ko irailaren 20an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2212843