197. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Herri-larreen aprobetxamendua. Eskaerak aurkeztea

Oibarko Udalak, 2022ko irailaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan Larreak arautzen dituen udal ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, Oibarko herri-larreen aprobetxamenduen adjudikazioa eska dezaten. Modua herritarren arteko zuzeneko adjudikazioa izanen da, eta Udaleko Idazkaritzan diren baldintzei jarraikiz eginen da.

Oibarren, 2022ko irailaren 20an.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2212653