197. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 4a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA

5671/2022 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa

5671-2022 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea aldatzen duen urriaren 21eko 17/2021 Foru Legearen artikulu bakarraren aurka, zehazki, Bi apartatuaren aurka [l) eta m) letrak gehitzen dizkio 7.1 artikuluari] eta Hirurogeita bost apartatuaren aurka (hogeita batgarren xedapen gehigarria gehitzen du).

Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurak, 2022ko irailaren 14ko probidentziaren bidez, erabaki du tramitera onartzea 5671-2022 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, zeina Gobernuko lehendakariak sustatu baitu urriaren 21eko 17/2021 Foru Legearen artikulu bakarraren Bi apartatuaren eta Hirurogeita bost apartatuaren aurka; izan ere, apartatu horien bidez, hurrenez hurren, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 7.1 artikuluari l) eta m) letrak gehitu zaizkio eta hogeita batgarren xedapen gehigarri berria gehitu zaio foru lege berari.

Madrilen, 2022ko irailaren 14an.–Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria, Herminia Palencia Guerra.

Iragarkiaren kodea: J2212565