197. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04366 NL/-- espedientea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Ion Goizueta Ezcurra.

Helbidea: Kale Nagusia, 60, 31754 - Goizueta (Nafarroa).

Ibaiaren edo errekaren izena: Arriurdiñeta iturburua.

Eskatutako emaria: 840 l egunean.

Tokia: Gorostin.

Udal-mugartea eta probintzia: Goizueta (Nafarroa).

Xedea: Etxeko erabilera.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ardiurdiñeta iturburuko ura hartzeko kutxatila bat erabiltzen da. Kutxatilatik hobi bat ateratzen da 2 m³-ko edukiera duen erregulazio biltegiraino, eta handik Etxetxuria etxeraino eramaten da ura. Giza kontsumorako erabiliko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Goizuetako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko irailaren 12an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2212426