197. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 4a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2010-A-105

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2022ko apirilaren 1ean emandako ebazpenaren bidez, Basaburuko Udalari ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, ura hartzeko Basaburua ibaiaren arrotik (9012316060301), Aizarotzen egiten duen tartean, Basaburuko udal-mugartean (Nafarroa), UTMX: 599088; UTMY: 4762715 (ETRS89, 30T eremua) koordenatuak dituen puntuan, ekainetik irailera bitarte, biak barne. Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,25 l/s-koa izanen da, eta uneko gehieneko emaria 5 l/s-koa. Ura aisialdi erabilerarako baliatuko da (340 m²-ko azalera eta 0,5 m-ko sakonerako urmael apaingarri bat betetzeko eta ura berritzeko), Aizarotzen, aipatu udal-mugartean, eta ebazpenean ezarritako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2022ko maiatzaren 16an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2212557