197. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Mankomunitatearen Estatutuetako 28. artikuluan. Behin betiko onespena

Mairagako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2022ko uztailaren 21ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Estatutuetako 28. artikulua aldatzea.

Hasierako onespena hilabetez egon zen jendaurrean Mankomunitateko udalen idazkaritzetan, aldez aurretik iragarki-tauletan argitaratuta, eta epe horretan inork ez zuen alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aldeko txostena eman zuen Estatutuen aldaketa horri buruz.

Gero Mairagako Mankomunitateko udalen osoko bilkuretara eraman zen onesteko, eta haietatik bi herenek baino gehiagok alde bozkatu dute. Beraz, testu osoa argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete beharrez uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 50. artikuluko 6. puntuan xedatutakoa (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Tafallan, 2022ko irailaren 29an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEAREN ESTATUTUAK

28. artikulua. Kontu-hartzailetza eta Diruzaintza.

Kontu-hartzailetzako eginkizunak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean aurreikusitako edozein modalitateren bidez gauzatu ahal izanen dira, eta toki-erakunde elkartuetako batean eginkizun horietan aritzen direnei esleitzen ahalko zaizkie.

Diruzaintzako eginkizunak betetzeko modua Batzar Orokorrak zehaztuko du, gai horretan indarrean dagoen araudia aplikatuz.

Iragarkiaren kodea: L2212817