197. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Aldaketa, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Atarrabiako Udalak, 2022ko maiatzaren 10ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Atarrabian euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen udal ordenantzan.

Hasierako onespenaren iragarkia 2022ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 2an, eta hogeita hamar egun balioduneko epea iragan denez haren aurkako alegaziorik aurkeztu gabe, haren testua osorik argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Atarrabian, 2022ko irailaren 20an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Aldaketa, Atarrabian euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen udal ordenantzarena

Lehen xedapen iragankorra.

“Ikusirik behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoa eta, zehazki, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen aldi baterako eta modu jarraituan okupatutako plazak betetzeko deialdi bakar eta salbuespenezkoa egiteari buruz ezartzen dena, aldatu egiten da salbuespenezko deialdi horren bidez bete behar diren plazen hizkuntza-eskakizuna, bai eta ordenantza hau argitaratu aurretik onetsitako oinarriak dituzten deialdien arabera bete diren lanpostuen hizkuntza-eskakizuna ere, eta espedienteari legez aurreikusitako izapidea ematen zaio”.

Iragarkiaren kodea: L2212663