197. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aldaketa, Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2022ko uztailaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aipatutako ordenantza aldatzea. Erabaki hori 2022ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 2an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantza fiskalaren aldaketa behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Vianan, 2022ko irailaren 20an.–Alkatea, M.ª B. Yolanda González García.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA BIDE PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK

Xedapen hau erantsi da:

Bigarren xedapen iragankorra.

“Ordenantza honen aplikazioa bertan behera gelditzen da 2022ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2022ko ekainaren 30a arte (biak barne), erabilera publikoko lurrak mahai eta aulkiekin, arbelekin edo bestelako publizitate elementuekin irabazteko xedearekin okupatzeari dagokionez”.

Iragarkiaren kodea: L2212765