197. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2022ko abuztuaren 9an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, aldatzeko Noain Elortzibarko Udalaren 2022ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Erabaki hori 2022ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 22an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, bidezkoa da behin betiko onestea, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), zeina aldatu baitzen martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legearen bidez.

PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETA

Lanpostuen zerrenda

ZK.

LANPOSTUA

LANPOSTU KOP.

KONTRATU MOTA

MAILA

SARBIDEA

OSAGARRIAK

EGOERA

A

B

C

D

E

F

G

H

I

2.14

Unitateko burua

Zerbitzu anitzetakoa

1

F

ML

–Izaera:

F = Funtzionarioa.

–Sarbidea:

ML = Merezimendu-lehiaketa.

–Osagarriak:

A = Mailako osagarria. B = Lanpostuko osagarria. C = Bateraezintasuneko osagarria. D = Berariazko osagarria. E = Arrisku bereziko osagarria. F = Lanaldi luzapeneko osagarria. G = Lanaldi zatituko osagarria. H = Erantzukizuneko osagarria. I = Dedikazioko osagarria.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2022ko irailaren 15ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2212568