197. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Aldaketa, Animaliak edukitzea arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Etxauriko Udalak, 2022ko irailaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Etxaurin etxeko animaliak edukitzea arautzen duen udal ordenantzaren 12. artikuluan.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxaurin, 2022ko irailaren 19an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L2212636