197. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Lorategi Hiriari buruzko ordenantza. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2022ko irailaren 15ean egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Lorategi Hiriari buruzko ordenantzarako proposamena, ikusirik txosten juridikoa, eta bat etorriz udal arkitektoaren txosten teknikoarekin, zeinak espedientean jasorik baitaude.

Kontsulta publikoa eginik, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluarekin bat (Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Kontuan harturik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.3. artikulua.

Kontuan harturik Hirigintza Batzordearen aldeko txostena, 2022ko abuztuaren 16koa.

Bertaratutako guztien aldeko botoarekin, honako hau erabaki da:

Lehena.–Hasiera batez onestea Lorategi Hiriari buruzko ordenantza.

Bigarrena.–Espedienteari nahitaezko izapidetzea eta publizitatea ematea, hura jendaurrean paraturik udal honen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hogeita hamar egun baliodunean, interesdunek aldi horretan azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Erabakia behin betiko hartutzat jotzea, baldin eta espedienteari erreklamaziorik aurkezten ez bazaio arestian adierazitako aldian.

Corellan, 2022ko irailaren 19an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2212562