197. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Buñuelgo Udalak, 2022ko abuztuaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2022ko ekitaldiko plantilla organikoan, kontu-hartzailearen lanpostua A mailan sartzeko.

Onespen erabakia 2022ko 162. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 16an, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza hori behin betiko onetsirik gelditu da.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Buñuelen, 2022ko irailaren 14an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2212404