197. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Lurzoruaren aprobetxamendurako tasa. Behin betiko onespena

Honen bidez, aditzera ematen da Aresoko Udalak, 2022ko abuztuaren 1ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldaketa eta onespen bat egitea onartu zen Aresoko Udalaren lurzoruaren aprobetxamendurako tasa.

Iragarkia 2022ko abuztuaren 16an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Udalaren iragarki oholean ere, eta horren ondotik jendaurrean hogeita hamar egun baliodunez eduki da.

Jendaurreko epe hori iraganik eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat jo da Aresoko Udalaren lurzoruaren aprobetxamendurako tasa moldatzea, honela:

2.9. Eluseder poligonoko lurraren erabileraren gaineko tasa. Tasa hilabetero sortuko da, eta hiruhilekoka kobratuko da, urteko hiruhileko naturalen bukaeran:

–600 m² baino gutxiagoko lurzorua erabiltzen duten enpresek: 0,20 euro/m².

–600 m² edo gehiagoko lurzorua erabiltzen duten enpresek: 0,18 euro/m².

Areson, 2022ko irailaren 19an.–Alkatea, Jose Otermin Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2212575