197. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Kafetegia, lantegia duena

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

–Sustatzailea: Caridad Antonieta Glenni Valentin.

–Jarduera: kafetegia, lantegia duena.

–Tokia: Aranguren plaza 7, Mutiloa.

Mutiloan, 2022ko irailaren 19an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2212837