196. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 3a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2022-O-230

Juan López Pérezek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Juan López Pérez.

Xedea: ainguratze-buia jartzea.

Ur-ibilgua: Allozko urtegia.

Udalerria: Lerate-Gesalatz (Nafarroa).

Eskatutako jarduketa da ainguratze-buia bat jartzea Allozko urtegian, Lerate-Gesalatz udal-mugartean (Nafarroa).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek aukera izan dezaten beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2022ko irailaren 8an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2212552