196. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBEKO, ELGORRIAGAKO, ITURENGO ETA ZUBIETAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Doneztebeko, Elgorriagako, Iturengo eta Zubietako Udalen Batasunak, 2022ko abuztuaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoaren aldaketa, kontu-hartzailearen lanpostua A mailan kokatzeari buruzkoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Zubietan, 2022ko irailaren 19an.–Batasuneko burua, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2212616