196. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Olaibarko Udalak, 2022ko ekainaren 8an egin ohiko osoko bilkuran, legezko gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2022ko ekitaldirako plantilla organikoan.

Plantillaren aldaketaren hasierako onespena argitaratu zen 2022ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 8an, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez zuen haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen da Olaibarko Udalaren 2022ko plantilla organikoaren aldaketa, eta indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren kopia, hura behin betiko onetsi eta hilabeteko epean.

Lan-kontratudunak

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala lanaldi partzialean (30 ordu astean, lanaldi osoaren %81,81). Maila: C. Lanpostuko osagarria: %22. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: 1. Egoera: hutsik.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda

María Jesús Uriz Villanueva: administrari-ofiziala lanaldi partzialean (30 ordu astean, lanaldi osoaren %81,81). Maila: C. Antzinatasuna: 2011ko ekainaren 1a. Egoera: jardunean. Izaera: administrazio-kontratua.

Olaibarren, 2022ko irailaren 21ean.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2212756