196. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Iguzkitzako Kontzejuko Batzarrak, 2022ko martxoaren 25ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Iguzkitzako Kontzejuaren 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Iragarkia 2022ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 18an.

Legeak jendaurrean egoteko ezartzen duen epea iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu orokorra behin betiko onetsirik gelditu da; hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 28.118,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 49.600,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 23.490,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 101.208,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 13.000,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 57.221,00 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak, 25,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 9.167,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 800,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak, 8.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 88.213,00 euro.

Iguzkitzan, 2022ko irailaren 20an.–Kontzejuko burua, Raúl Galdeano Álvarez.

Iragarkiaren kodea: L2212652