196. ALDIZKARIA - 2022ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETSAINGO KONTZEJUA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Etsaingo Kontzejuak, 2022ko abuztuaren 11n egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Beraz, iragarkia jendaurrean jarri zen iragarki-taulan, eta argitaratu zen 2022ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 22an, interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten, hamabost egun balioduneko epean. Hori guztia, bat etorriz 6/1990 Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari dagokionez (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Aurreko epea igarota inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontua behin betiko onetsi da, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontua, laburturik, bat etorriz aipatutako foru legearen 202.3 artikuluan xedatua dagoenarekin, 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari dagokionez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aurrekontua betearazteko oinarriak interesdunen eskura daude Kontzejuaren idazkaritzan.

Jakinarazten da aurrekontuaren behin betiko onespen honen aurka aurkezten ahal direla uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakian ezarritako errekurtsoak.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 8.250,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.800,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzia-funtsa: 8.090,00 euro.

Gastuak, guztira: 18.140,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 4.900,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 7.040,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 6.200,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 18.140,00 euro.

Etsainen, 2022ko irailaren 13an.–Kontzejuko burua, Máximo Santesteban Cizur.

Iragarkiaren kodea: L2212318